GORA ZARAGUETAKO INAUTERIAK!!!
 Gaur goizean, Ostegun Gizenarekin, hasiera eman diegu Inauteriei Haur 
Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Eguraldi ona aprobetxatuz, parkera 
jeitsi eta parrandan ibili gara. Arropak, txapelak, lepokoak... material
 desberdina eskura izan dugu bakoitzaren irudimena martxan jarri , eta 
norberak bere mozorroa osatzeko. Aurpegiak margotzeko ere aukera izan 
dugu, eta jolasean eta dantzan ibili gara. Primeran pasa dugu , eta 
bihar festarekin jarraitzeko asmoa dugu. Goizean goizetik Orioko kaleak 
kolore, musika eta dantzaz betetzeko asmoa dugu. Gora Zaraguetako 
Inauteriak!!!
            
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina