Maiatzaren 17an Haur Hezkuntzakoak egun zoragarria igaro genuen Aiako Orortegi baserrira eginiko bisitan. Baserriko animaliez eta naturaz gozatzeko parada ezin hobea izan zen, baita gazta nola egiten duten ikasteko eta dastatzeko ere. A zer nolako gazta goxoa! Bertako Kepak, Mari Karmenek eta famili guztiak zoragarri hartu gintuzten, mila esker guztiagatik!
Ondoren, Aiako herrigunera hurbildu eta bertako bi parketan ibili ginen jolasean. Armendigaineko parkean etxetik ekarritako bazkari goxoarekin hartu genituen indarrak eta bat baino gehiagok lo egin zuen Zaraguetarako bidea autobusean. Eguraldia lagun, egun paregabea elkarrekin bizitakoa! Itzuliko gara, ziur!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina