2019/12/09
2019/12/07
2019/12/05
HH3ko IKASLEAK HAZIAK EREITEN
HH3ko ikasleak haziak ereiten.
Ikasturtea hastearekin batera, baratzeko lanak martxan jarri ditugu eta aurten, HHko ikasleei hazitegia suertatu zaie.
Haziak ereiten lehenengoak, HH3ko ikasleak izan dira eta erein dituzten haziak honakoak izan dira: tipula,zerga eta udazkeneko urazak.
Lan bikaina egin dute!!
Orain, noiz aterako zain daude.
2019/12/03
EUSKARAREN EGUNA
“EMAN DOINUA EUSKARARI”
Aurtengo Euskararen
Egunaren harira “Eman doinua
euskarari” leloa aukeratu du Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak. Urte
osoan euskarak doinua gal ez dezan musikaren inguruan girotu du. Astean zehar,
ipiniriko horma-irudi handi batean ikasle bakoitzak bere argazkia txertatu du
musika nota baten gainean. Gaur aldiz, goizean kantu saio bat egin dute AEKko
euskaltegiko ikasleekin batera baita argazki erraldoi bat atera ere.
Arratsaldean aldiz, LH eta DBHko ikasleek pelikulak ikusi dituzte eta HHko
ikasleek gurasoekin batera IKE jolasak.
Euskarak egun soil
bat behar ez duenez, urte osoko lana geratzen da hizkuntzaren erabilpena
areagotzeko.
Argazki gehiago HEMEN
2019/12/02
KUIAK MOZTEN
Udaberrian landatutako kuien uzta emankorra izan da. Guztira 30 kuia jaso genituen eta orain moztu, etxera eramateko prestatu eta HH eta LH-ko ikasleen artean banatu genituen ostiralean. Zati berdinak izateko neurtu eta markatu genituen. Zati bakoitzak 10 cm neurtu behar zuen. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.
GORA GURE BARATZA!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
