2022/04/08

LIBURUTEGI IBILTARIA DATOR 3 URTEKO GELARA

Asteartea da. Goizeko 10:30ak. Gelako atean tok-tok-tok entzun da. Ireki dugu atea.... badator liburutegi ibiltaria!!

Zenbat liburu, zenbat altxor, zenbat istorio, zenbat abentura!!




Ipuin honek itxura polita du, goxo goxo begiratuko dut. Gustatu zait, baina beste bat nahigo agian. Bere tokian utzi, eta ea.... hau bai! Otsoen liburu hau irakurri nahi dut. Goxo goxo begiratu berriz ere... 

Bai, hauxe eraman nahi dut etxera, gurasoekin batera ikusteko. Eta agian aiton-amonei ere erakutsiko diet.






Papertxoan apuntatuko dut etxera eramango dudan liburuaren izena. 7 egunez edukiko dut etxean, nahikoa denbora ipuinaz gozatu eta disfrutatzeko. 






Bukatzeko, ipuin bat kontatuko digu Leirek. Gaur piraten istorio bat tokatu da. Zirraragarria izan da! Gozatu egin dugu ipuinarekin!! Beno, gaurkoz bukatu da.

 Agur liburutegi ibiltaria! Hurrengo asterarte!


Lehengo astetik LH5-n Ukraniatik etorritako ikaskide berria dugu. Berarekin komunikatu ahal izateko, Euskara-Ukraniera hiztegitxoa egiten ari gara.
 


TTIPI-TTAPA TTIPI-TTAPA KORRIKA!

Gaur goizean 4-retan esnatu gara Korrikara joateko. Plazan geratu gara, eta "Alto de Orion" (Zuduagarai gainean) korrikako lekukoa hartu dugu eskolakook, eta herriraino joan gara. Korrika pankarta ere eraman dugu, eta furgonetakoekin animatu egin gara gehiago egitera. Orioko jende askok eraman du lekukoa eta gu pankartarekin joan gara Ortzaikaraino. Ortzaikatik bueltan, plazan, ez digute txokolate "funditurik" utzi. Azkenik, eskolara joan gara.
Aupa KORRIKA 2022!
Kronika: Oier Egia eta Hektor Gonzalez
 













 

 BARTZELONATIK ERE KORRIKAREN ALDE!

DBH4ko ikasleak Bartzelona aldean dabiltza ikasbidaian baina ez dira ahaztu Korrika Txikiarekin

TITI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!



2022/04/06

 KANTUSAIOAK

Gaur, azkenean, KANTUSAIOAK  egin ditugu. Lehendabizi LH3 eta LH4ko ikasleak elkartu ditugu bideo gelan. Gure kantutegiko abesti zaharrak abestu ditugu: Aldapeko sagarraren eta Anai Xanti, bigarren hau, Kanon forman abestu degu, 3 ahotsetara. Dotore!!!.  

Ondoren, HH ko eta LH2ko ikasleak izan ditugu kantuan patioan. Gogoz aritu dira, eta oso ondo abestu dituzte gelan landutako kantuak: Udaberrian kantuz, Musika ikasten ari gera, Hilabeteak. Zoragarri!!!