2015/12/22
OLENTZEROREN BISITA ZARAGUETAN
OLENTZEROREN BISITA ZARAGUETAN
Bisita berezia izan dugu gaur Zaraguetako haurrok. Urtero bezala Gabonetako oportxoak hartu aurretik Olentzero egon da gure eskolan.
Etortzekoa zela bagenekienez eskutitzak prest genituen hari emateko, eta 9:45ak aldera leihotik begira jarri gara ea gure lagun kuttuna noiz azalduko (a zer nolako urduritasua !). Eta halako batean ikusi dugu!!! San Juan baselizako aldapatik behera jaitsi da irribarrez, besoak eta bastoia astinduz, gu agurtuz. Zer nolako nerbioak, algarak, barreak eta ilusioz betetako aurpegiak gure artean!!! Andereñoren bat edo beste ere emozioz malkotxoren bat bota du….hortik atera kontuak!
Korrika batean bideo-gelara jaitsi eta bertan eseri gara Olentzero eskolara iritsi zain. Eta halako batean kax-kax-kax Olentzerok atea jo du . Han sartu da, beti bezain alai eta jator. Guk Gabonetako abestiak kantatu dizkiogu Eliren eskusoinuaren laguntzaz, eta bera ere animatu, eta gurekin abesten jardun da.
Gelarako opari ederrak ekarri dizkigu eta agurtu baino lehen argazkiak elkarrekin atera, eta muxu bana eman diogu. Txikienetako bat beldurtu da Olentzeroren bizarrarekin, eta muxua datorren urterako utziko dutela adostu dute Olentzero eta biak.
Orioko plazan ostegun arratsaldean berriz elkar ikustekotan geratu gara. Mari Domingi, Galtzagorriak, Lamiak, Mari, Basajaun, Basandere …eta hainbat lagunekin azalduko omen da!
FICOBA 2015
Begira zein ondo pasa genuen LHko 1., 2., 3. eta 4.mailakoek Ficoban.
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!
2015/12/21
GURASOEKIN JOLASEAN
GURASOEKIN JOLASEAN
Hiruhileko honetan zehar astelehen goizero jolas
euskaldunak ikasten jardun gara Haur Hezkuntzako ikasleok. Horregatik urtero
egiten dugun bezala, aurreko ostiral arratsaldean gurasoak gonbidatu genituen
gurekin euskaraz jolastuz jolasak
ikastera. “Xagu-txiki”, “ikus- ikusi
han”, “trikitixa”,”kaian nabil” eta “jolasean nenbilen”-ekin jardun gara
oraingoan.
Eskerrik asko gurasoei izan zuten jarrera onarengatik.
Datorren hiruhilekoan jolas berriak ikastera gonbidatuko zaituztegu!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)