2012/02/13

MANUEL LASARTE BERTSOLARIA HIL DA.









Lasarte, Orioko bertsolaria, hil egin da. 84 urte zituen, 17 urterekin hasi zen bertsotan eta 40 urtetan plazarik plaza bertsotan ibili da.

Nafarroako Leitza herrian jaio zen, gero Aiara joan zen bizitzera. Aiatik Oriora etorri zen eta Orion bizi izan da urte askoan.

Errementaria zen, baina bere lanaz aparte bertsolari famatua zen.

Andrei Dobre

2012/02/06

BILBON ELURRETAN




Bilbon elurretan

Igandean aita eta ni bere lantegiko kamioian Bilbora joan ginen. Han industria batean burdina jaso genuen.

Elurra egiten zuen eta kamioian karga handia genuenez, aldapa batean irrist egin genuen. Ez zitzaigun ezer gertatu, baina beldurtu egin ginen.

Ondoren hotel bateko tabernara joan ginen; nik kola-kaoa kurasanarekin hartu nuen eta aitak garagardoa. Hoteletik atera ginenean, kamioira joan ginen eta hainbeste elur zegoenez, ezin izan genuen aurrera egin. Azkenean bion artean elurra kendu genuen eta etxera bueltatu ginen.




Lander Santos


2012/01/18






Kaixo:
Nahia naiz, astelehenetan eskolan albiste bat idatzi behar dugu.
Nik aste honetan albiste hau idatzi dut:

“GAMING” EGITEN ZEGOELA ERORI EGIN ZEN.

Joan den astean neska bat “gaming” egiten zegoela erori egin zen.
Lotu zituen hankak gomari eta ibaira salto egin zuen, baina goma ez zuen ondo lotu eta askatu egin zitzaion. Zuzen zuzenean hondarretara erori zen. Ondoan laku bat zegoen kokodriloz beteta, baina zorionez ez zitzaion ezer gertatu, bakarrik eskumuturreko hezurtxo bat eta hanka puskatu zituen.

2011/10/28

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIARI!


Kaixo denori:
Orain dela bi hilabete ikasturte berria hasi genuen. Eta, hau pagotxa! Datorren astean Zerainera goaz hiru egun pasatzera. "Harizti-erdi" aterpetxean egongo gara, herriaren erdi-erdian.
Gauza asko egingo ditugu: Zerrategia, museoa eta kartzela bisitatuko ditugu. Baita ere Tartaloren etxea ikusiko dugu. Ogigintzan eta eztigintzan arituko gara.
Uste dugu primeran ibiliko garela!
Bueltan kontatuko dizuegu.

2011/03/14

3.MAILA ASIERREKIN



Hiruhileko honetan gure gelan Asier egon da. Oso ondo pasatu dugu berarekin, oso jatorra delako. Jolasorduetan futbolean eta saskibaloian gurekin jolastu da. Ostiraletan malabarrak ekarri ditu, orain badakigu malabarista bikaina dela.